2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

ESPERIMENTUEN TXOKOA

Kaixo lagunak:
Joan den astean agindutakoa betez, hementxe uzten dizuegu aste honetako esperimentua.
Ongi ikusi, ikasi eta saiatu etxean egiten. Ziur etxeko guztiak txundituta utziko dituzuela.
Animo zientzialariak!!

2020(e)ko apirilaren 26(a), igandea

ESPERIMENTUEN TXOKOA

Kaixo guztioi:
Gaur ekimen berri bati hasiera emango diogu. Zuen irakasle diren Jone eta Ohianek, astero-astero etxean egiteko esperimentu erraz bat aurkeztuko dizuete.
Urratsez-urrats adi egon eta esperimentua errepikatuz, bihurtu ezazue zuen etxea laborategi txiki bat. Ziur ingurukoak txundituta utziko dituzuela.
Animo zientzilariak!!!!!

2020(e)ko apirilaren 12(a), igandea

GURE IKASLEEN LANAK

Kaixo lagunak.
Hementxe uzten dizuegu zuen hiru ikaskideek egin duten bideoa. Bertan, "Baloreak" abestiarekin eta oporretan proposatutako erronkekin, "Marea Urdina" ekimena ekarri digute gogora. 
ZORIONAK, MARCO, THIAGO ETA ALBA.   
LAN BIKAINA!!!!!!!!

2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

MAREA URDINA EKIMENA

Gaur apirilaren 2an, autismoa duten pertsonen aldeko ekimen asko antolatu ohi izaten da gure artean. Aurten, dugun egoera berezia dela eta, etxean ateratako hainbat argazki bildu ditugu, gure babesa eta indarra erakutsi nahian. Hona hemen horietako batzuk: